XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.- Aparkalekuen Erabilera: Industri erabilerari loturik onartzen da.

HIRUGARREN TITULUA Eraikuntza Arauak.

16. Artikulua.- Lerrokadurak eta Sestrak.

Eraikitzen diren eraikuntza guztiek, edo geroago handitu edo aldatzen direnek, 8, 9 eta 10 zkia. planoetan finkatu eta 11 zkia. planoan akotaturiko lerrokadurak eta sestrak errespetatu beharko dituzte.

Lerrokadura hauek lursail pribatuak lurzoru publikoetatik banantzen dituztenean, lurpeko eraikuntza elementuek (zapatak, eta abar...) ere errespetatuko dute lerrokadura.

17. Artikulua.- Altuerak.

Eraikin berriek, Zonakatzean seinalaturiko guztizko barne-altuera librea (8,5 edo 12 m., kasuaren arabera) errespetatu beharko dute.

Altuera honen gainean metro 1 baimenduko da gehienez, estalkiaren egituraren erresistentzi ertza eta bere itxitura sartu ahal izateko.

Ertz handiagoko sabai soluzioak hartuz gero, barne-altuera librea murriztu beharko da.

18. Artikulua.- Solairu Kopurua.

Produkziora, konponketara edo biltegitara destinaturiko solairu bat eraiki ahal izango da azalera eraikigarri osoaren gainean, bere gutxienezko altuera librea 3,6 metrotakoa izango delarik.

Gainera, ezarritako Zonakatzeak definitzen duenez, Hego-ekialde eta Hego-mendebaldeko lursail eraikigarrietan solairu bat gehiago eraiki ahal izango da, lursail bakoitzeko solairuan okupa daitekeenaren %25eko gehienezko hedaduran.

Lehen solairu honek 3,60 metrotako gutxienezko altuera eduki beharko du iharduera produktiboetara dedikatu ahal izateko, eta 2,5 metrotako gutxienezko altuera librea bulegotara, biltegitara, garbigelatara, enpresaren espazio errepresentagarritara edo goardaren etxebizitzatara dedikatu ahal izateko.

Lehen solairuan eraikitako azaleraren eta solairu kopuruaren mugak ez ditu kasuan-kasuan erabil daitezen biltegiratze sistemak ukitzen.

Bestalde, Iparraldeko lursailean, baimendutako altueraren barruan, lehen solairuaren eraikuntza baimenduko da 6.760 m2tako guztizko hedaduran, aurreko kasuko eskakizun eta muga berekin.

Azkenik, Iparraldeko lursail honetan eta Zonakatzeak eragin horretarako seinalaturiko zonan, bulego eta abarretara dedikaturiko bi goi-solairuren eraikuntza baimenduko da, beren azalera aurreko paragrafoan finkatutako 6.760 m2 horietatik independentea delarik.

Beren gutxienezko altuera librea 2,5 metrotakoa izango da, eta behe-solairua iharduera produktibotara dedikatu ahal izango da, betiere 3,6 metrotatik gorako altuera librea badu.

19. Artikulua.- Gutxienezko Zabalera.

Pabiloi bakoitzak 7,5 metrotako gutxienezko zabalera edukiko du, eta Hondo/Aurrekalde erlazioak ezingo du 3tik 1eko proportzioa gainditu.

20. Artikulua.- Sotoa.

Lursail eraikigarrien hedaduraren %25ean eta beren lerrokadurak errespetatuz, 2,5 metrotako gutxienezko altuera libreko soto edo erdisoto solairu bat eraiki ahal izango da.

Erdisoto bat eraikitzen den kasuan, behe-solairuaren kotak ezingo du urbanizazio sestra 1,2 m. baino gehiagotan gainditu.

21. Artikulua.- Gorputz Irtenak (Hegalkinak).

Ez da beren eraikuntza baimentzen lurzoru publikoaren gainean grabitatuz.